Zine-emanaldia izango da larunbatean hondartzan: “Aita, zonbia naiz” filma emango da euskaraz

Udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da larunbat honetan, uztailak 11, 22:00etan hasita.

Emanaldia hondartza ondoko belardian izango da, mendi aldeko inguruan.

Euria ari badu, bertan behera geratuko da emanaldia.

Aita, zonbia naiz

“Aita, zonbia naiz” marrazki bizidunetako euskal film bat da, Ricardo Ramónek eta Joan Espinachek 2011n egina.

“Dixie eta matxinada zonbia”k, filmaren lehenengo zatiak, 2012ko Goya Sarietan marrazki bizidunetako film onenerako izendapena lortu zuen.

Istorioaren abiapuntua honako hau da: zuhaitz bat gainera erortzen zaio Dixie Grim hamahiru urteko neskatoari, eta hil egiten da. Dixie zonbi bilakatzen da eta, Isis momiaren laguntzari esker, bizitza berreskuratzen saiatzen da.