Zine-emanaldia izango da larunbatean hondartzan: “Luke eta Lucy” filma emango da euskaraz

Udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da larunbat honetan, abuztuak 2, 22:00etan hasita.

Emanaldia hondartza ondoko belardian izango da, mendi aldeko inguruan.

Euria ari badu, bertan behera geratuko da emanaldia.

Luke eta Lucy

Jim Parasite maltzurra eta bere taldeak Dark Cityko Texaseko Rangerrak harrapatu eta gizaki nimiño bihurtzen dituztenean, 12 urteko Luke eta Lucy talde batekin hauei laguntzera joaten dira , Ranger berriak bihurtzen dira eta Western filmetan bezala, Parasiten mundua menperatzeko plana eragozten dute. Jim Parasitek bere taldearen laguntzarekin Dark Cityko Texas Rangers guztiak harrapatu eta inurri neurrira txikitzen dituenean, Luke eta Lucy erreskatera doaz berehala. Euren lagunekin batera, Rangers berriak bihurtuko dira eta, cowboy pelikulen bezala, Parasiteren plana mundua menperatzeko hondatuko dute.

 Film hau europar zinemaren animaziozko pelikula garestienenetakoa da, akzio eta umorez beteta familia osoa primeran pasatzeko.