Zinea izango da abuztuaren 5ean, hondartzan: «Asterix. Edabe magikoaren sekretua»

Abuztuaren 5ean, asteazkenarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. «Asterix. Edabe magikoaren sekretua» filma proiektatuko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da lehena. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek maskara jantzita egon beharko dute

Sarrera doan da.

Marrazki bizidunak, haurrekin ikusteko

«Asterix. Edabe magikoaren sekretua» (frantsesez: Astérix: Le Secret de la Potion Magique) marrazki bizidunetako film luzea da. Asterix komiki-sailean oinarrituta, Alexandre Astierrek eta Louis Clichyk 2018an zuzendu zuten. Zinema Euskaraz programari esker, euskaratu zuten.

Hau da sinopsia: Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua?