Zinea izango da hondartzan larunbatean: Bypass

Datorren larunbatean, abuztuak 6, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Bypass’ filma eskainiko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa hirugarrena izango da.

Sarrera doan da.

Komedia arina euskaraz

Bypass komedia bat da, Gorka Otxoa eta Barbara Goenagak antzeztua eta Patxo Tellereria eta Aitor Mazok zuzendua (Aitor Mazo zenak aktore lana ere egiten du).

Maria gaixo dago eta hil egingo dela uste du. Bere lagun bat, Xabi, Bartzelonatik dator, Mariari azken agurra egitera. Bidean jakiten du Maria maiteminduta dagoela berarekin eta, Maria pozik hil dadin, berak ere maite duela esaten dio. Ustekabean, ordea, Maria ez da hiltzen eta Xabik bere gezurrari eutsi behar dio, disgustuak Maria benetan hil ez dezan.