Udalak antolatutako Zinea Kalean programaren barruan proiekzioa izango da larunbatean, uztailak 25, hondartzan.
Zine-emanaldia 22:30ean hasiko da
Eguraldi txarra egiten badu, emanaldia kiroldegian izango da.
Larunbatean proiektatuko den filmak Irabazle eta galtzaile
du izena eta Suediakoa da. Adin guztietako publikoari zuzendua dago eta oso egokia da familian ikusteko.
Filma euskaraz bikoiztu du Tinko elkarteak eta euskarazko bertsio hori da emango dena.