Zinea kalean larunbatean: Harri magikoaren bila

Pelikula uztailaren 26an izango da hondartzan, gaueko 22:30ean hasita.

Orioko Udaleko Turismo batzordeak eta Kultura batzordeak antolatzen dute elkarlanean Zinea Kalean programa, udako kultur programazioaren barruan.

Aurtengorako bigarren filma 3D teknikak erabiliz egindakoa da eta oso aproposa haurrentzat eta familientzat.

Orioko hondartzan emango den bertsioa euskaraz bikoiztutakoa da.

Pelikula gaueko hamar eta erdietan hasiko da.

Eguraldi txarra egiten baldin badu, emanaldia kiroldegian izango da.

Gaia

Beste mundu bat. Gaya. Leku baketsua, lasaia. Kezkarik gabe bizi da bertan jendea. Badute nolabaiteko antza gizakiekin, baina askoz ere txikiagoak dira (eta baliteke gizakiak baino lasaiago bizitzea gainera). Baina, egun batean, okertu egingo da erabat haien bizitza. HARRIA lapurtu du norbaitek, mundua bizirik mantentzen duen harri sakratua. Gaya desagertzeko arriskuan dago orain. Baina bertako bi biztanlek, Book eta Zinok, Gaya salbatzeko gurutzada bati ekitea erabakiko dute, eta hala iritsiko dira gizakien mundura, hemen ?mundu errealtzat? ezagutzen dugun leku horretara. Lur ezezaguna eta arrotza da haientzat, areriozkoa eta arriskutsua.