Zorionak eta urte berri on!

Udalak urtero egiten du zorion-txartel bat, herritarrei eta kanpoko lagunei Gabonak eta urte berria zoriontzeko. Berez, herritik kanpo, zaharren egoitzetan, bizi diren oriotarrei emateko prestatzen du txartela, Gizarte Ongizate batzordearen ekimenez; baina, gero, erabilera gehiago ere ematen dizkio.

Begoña Zaldua oriotarraren koadro baten irudiarekin osatu du Udalak aurtengo txartela eta webgunean ere jartzea erabaki du, herritar guztientzat.

Gabon jaiak ondo pasa eta urte berri on guztioi!