Udalak urtero egiten du zorion-txartel bat, herritarrei eta kanpoko lagunei Gabonak eta urte berria zoriontzeko. Berez, herritik kanpo, zaharren egoitzetan, bizi diren oriotarrei emateko prestatzen du txartela, Gizarte Ongizate batzordearen ekimenez; baina, gero, erabilera gehiago ere ematen dizkio.
Aurtengo txartela osatzeko, Mutiozabal ontziolaren irudi bat erabili du Udalak. Irudia Ander Ormazuri zumaiarrak egina da eta Udalak hori erabiltzea erabaki du, ederra delako eta datorren urtean herriko gaietako bat izango delako ontziola horren biziberritzea.
Gabon jaiak ondo pasa eta urte berri on guztioi!