Zorionak eta urte berri on!

Udalak urtero egiten du zorion-txartel bat, herritarrei eta kanpoko lagunei Gabonak eta urte berria zoriontzeko. Berez, herritik kanpo, zaharren egoitzetan, bizi diren oriotarrei emateko prestatzen du txartela, Gizarte Ongizate batzordearen ekimenez; baina, gero, erabilera gehiago ere ematen dizkio.

Txartelaren aitzakiaz Gabon jai ederrak opa dizkizuegu guztioi. Urte berri on!