Arkupek Gabonetako Kanpaina egingo du abenduaren 18tik 31ra

Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak Gabonetako Kanpaina jarri du martxan.

Kanpainaren barruan promozioak eta zozketak egingo dira Arkupeko establezimenduetan. Besteak beste, 300 euroko opari-bale bat zozkatuko da honako dendetan erosketak egiten dituztenen artean:

  • Dorronsoro
  • Gozategi fruta-denda
  • Aliprox Uranga
  • Patxi Oliden harategia
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Sayalero
  • Haitz-Bero
  • Kutixi
  • Eki-lorea
  • Goxoki Azkue

Papiroflexia tailerra eta txokolate-jana

Horrez gain, Arkupe elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu:

  • Abenduak 23, larunbata: Papiroflexia eta Origami tailerra, 11:00etan, Herriko Plazan.
  • Abenduak 24, igandea: Txokolate-jana, 17:00etan, Herriko Plazan.