ZUBI BERRIAREN TXOSTENA IKUSGAI

Zubi berriaren txostena ikusgai da udaletxeko bulego teknikoan.

Laster, hilabete gutxi barru, hasiko dira zubi berria eraikitzeko lanak, Txankatik Motondo aldera pasako dena. Gipuzkoako Foru Aldundia da obraren arduraduna.

Orioko udaletxeko bulego teknikoan obrari buruzko xehetasun guztiak jasotzen dituen Aldundiaren txosten teknikoa dago ikusgai, obrari buruzko berri zehatza jakin nahi lukeen edozein herritarren eskura.

Irailaren 24ra arte egongo da bertan. Egun horretan bertan bukatuko da, baita ere, obrari buruz alegazioren bat egiteko epea, irailaren 24an.