Zubiaren bukaerako igogailua itxita dago, aberiagatik

634 errepideko zubiaren bukaerako igogailua matxuratu egin da eta itxita dago konpondu bitartean.

Hortaz, tren-geltokira iristeko igogailua erabili behar dutenei jakinarazten zaie zubiaren ezkerreko espaloitik joan behar dutela, geltoki azpiko igogailua erabiltzeko.

EuskoTren lanean ari da dagoeneko, aberia ahalik eta azkarren konpontzeko. Barkatu eragozpenak.