Korrika batzordearen lehen bilera ostegunean izango da, abenduak 18

Abian da dagoeneko 19. Korrika!

2015eko martxoaren 19tik 29ra izango da 19. Korrika, Urepeletik abiatu eta Bilbon amaituko dena.

http://www.korrika.eus

Prestakuntza-lan orokorrak aspaldi hasi ziren; baina orain herriz herri lan-taldeak sortzea tokatzen da, herrian egingo diren lanak bideratzeko.

Lehen bilera

Korrika Orion antolatzeko lan-taldeak lehen bilera egingo du ostegun honetan, abenduak 18, 19:30ean, kultur etxean. Urola-Kostako AEKren ordezkari bat etorriko da, aurtengo Korrikaren gorabeherak azaltzeko (ibilbidea, ekitaldi nagusiak, omendua nor izango den, zein material sortu den, mezua zein den…).

Bilera irekia da eta gonbidatuta daude herriko kultur eta kirol elkarte guztietako ordezkariak eta herritar euskaltzaleak.