2017/09/21

Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko maila ertaineko teknikaria

Orioko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza jabetzan hornitzeko deialdi publikoa.

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen Gizarte Zerbi­tzuetako eta Berdintasun Politikako Departamentuko maila ertaineko teknikariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.

Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan, Goi/Erdi mailako Teknikarien klasean eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.

Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.

Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.