2017/10/17

Udal kanpineko zuzendaria

ORIOKO UDALEKO FUN­TZIONARIOEN PLANTILLAN ­HUTSIK DAGOEN UDAL KANPINEKO ZUZENDARIAREN PLAZA JABE­TZAN HORNI­TZEKO DEIALDI PUBLIKOA.

Azterketa egunak

Azterketen emaitzak

Deialdiaren helburua

Deialdi honen xedea hau da: lehiaketa-oposizio sistema bidez Udal honetako fun­tzionarioen plantillan ­hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bat jabe­tzan horni­tzea.
Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Eginkizun Bereziak motan eta A1/A2 Sailkapen Taldean kokatuta dago.
Lanpostuaren izaera eta uneko behar bereziak kontuan izanik zehaztuko du Udalak urtean urteko lan-jardunaldia.
Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da. Lan poltsa horren iraupena lau urtekoa izango da, plaza betetzen den egunetik kontatzen hasita.