Danbolin Musika Eskolako ikasleak Andoaingo X. Piano Jaialdian

Andoaingo Piano Jaialdiaren X. Urteurrena dela eta, otsailaren 21ean, larunbatean, Bastero Kulturguneko Erakusketa Aretoan, Jaialdiaren ibilbide osoa gogoratzeko balioko duen egitarari eman zitzaion hasiera. Bertan, argazkiak, bideoak eta zuzeneko musika saioak eskaintzen ari dira.

 

Aste guztian zehar, 10 kontzertu eskainiko dira eta Danbolin Musika Eskolako ikasleak asteazkenean hartu zuten parte.

 

X. Piano Jaialdiaren irekiera kontzertua, otsailak 27 ostiralean 18:00etan Bastero Kulturguneko Aretoan izango da. Bertan hartuko dute parte Danbolin Musika Eskolako:

– Amaia Izagirre: Romanza sin Palabras op. 30 nº 4. F. Mendelssohn.

– Ainhoa Bontigui: Octobre: Chant D’automne op. 37 nº 10. P. I. Tchaikousky.

– Ander Carrera: Danza Española nº 5. E. Granados.

– Jon Loidi: Vals en La b. J. Mª Usandizaga.

 

Otsailak 28 eta martxoak 1ean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, X. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da, Andoaingo udalak eta Seiasle elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 874 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean. Jaialdia izateaz gain txapelketa ere bada.

 

Bi egunetan, goizeko 09:30etatik gaueko 20:30etara pianojoleak jo eta ke harituko dira Bastero Kulturguneko bi aretoetan, horien artean Orioko Danbolin Musika Eskolako 12 ikasleak izango dira, 8 urtetik 16 urte bitartean.

 

Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute. Piano bakarlariek A, B, C mailan parte hartuko dute. Pianoa lau eskutara A mailan parte hartuko dute.

 

Piano bakarlariak bezala, A. mailan:

– Iker Pielago: Air. W. R. Bach.

– Unai Bontigui: Danza Indiana. W. Gillock.

– Sara Loidi: Gavotte. G. F. Häendel.

– Maddi Orzaiz: Contredanse. H. Wohlfahrt.

 

Piano bakarlariak bezala, B. mailan:

– Hodei Sanz: The gypsy king. P. Wedgwood.

– Miren Genova: Autumn glow. M. Mier.

 

Piano bakarlariak bezala, C. mailan:

– Aitor Lizaso: Oñazez. A. Donostia.

 

Pianoa lau eskutara, A. mailan:

– June Iradi eta Anne Orzaiz: Sand dunes. M. Mier.

 

Pianoa lau eskutara, C. mailan, Danbolin Musika Eskolako ikasle ohiak bezala parte hartuko dute:

– Amaia Izaguirre eta Ane Izaguirre: Danza española nº 2. M. Moszkowski.

 

Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte. Dominak urrezkoak, zilarrezkoak, brontzezkoak eta partehartze diploma izango direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.

 

Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean amaierako kontzertua izango da, aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Guztiei zorte ona opa diegu.

 

Ekitaldiei buruz, informazio zehatzagoa jasotzeko; www.andoain.org/pianojaialdia