Argiteria berria jarrita, Udalak bukatutzat eman ditu San Nikolas kaleko lanak

 

Pasa den maiatzean hasi zituzten San Nikolas kaleko lanak, lurpeko azpiegiturak eta ur zikinak eta euri urak banatzeko. Abuztuan, gainera, Herriko Plazatik igogailura arteko zatia egokitu zuten, eta orain, argiteria berria jarrita, lanak bukatutzat eman ditu Udalak.

Helburu bikoitza izan dute lanek: alde batetik, lurpeko azpiegiturak konpontzea, eta bestetik, etxeen eta saltokien irisgarritasuna hobetzea. Argiteria berriarekin, gainera, kaleko ikusgarritasuna eta segurtasuna ere nabarmen hobetu ditu Udalak.

Eusko Jaurlaritzaren Itsapen programatik 70.000 euroko laguntza jaso du Udalak lanak egiteko, eta Urbycolan enpresa arduratu da obraz.