Ostiral honetan, azaroak 18, hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Ariketa abiatu bezperan, ostegun honetan, ahobizi gisa izena eman dutenei zuzendutako saioa egingo da kultur etxean, 18:30ean.
Saioaren izena hau da: Ahobizi eman dut izena Euskaraldian. Eta orain zer? Pistak eta aholkuak. Orioko Euskaraldiko lantaldeak antolatu du eta EMUNeko Inaxio Usarraldek gidatuko du. Ahobizi moduan izena eman duten guztiak daude gonbidatuta.