Abenduaren 15ean, ostegunarekin, hasiko dituzte Benta bidea asfaltatzeko lanak. Errepidearen goiko aldetik hasiko dira, eta aurreikusitakoaren arabera, sei bat egun beharko dituzte: hiru egun aste honetan, eta beste bizpahiru datorrenean. Eguraldiak baldintzatuko du lanen garapena.
Lanek irauten duten bitartean, errepidea erabat itxita egongo da, eta inguruko bizilagunek soilik pasa ahal izango dute handik. Igandean ere itxita egongo da pasabidea 8.00etatik 16.00etara, lanean ariko direlako.
Lanak Asfaltia enpresak egingo ditu, eta 328.000 euroko kostua izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak 100.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalari, lanak egiteko.
Bertakoentzako zehaztapenak
Lanen lehen fasean, Etxaizetik behera bizi diren bizilagunek Benta bidetik jaisteko aukera izango dute; hortik gorakoek, aldiz, buelta osoa eman beharko dute herrira jaisteko.
Lanen bigarren fasean, aldiz, guztiek egin beharko dute buelta osoa. Bigarren fase honek egun bat ala bi iraungo ditu. Barkatu eragozpenak.