Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren urteko lehen saioa izango da urtarrilaren 23an

 

Ipuin-kontalariaren hileroko saioak martxan dira kultur etxean. Urtarrileko zita datorren astelehenean izango da, hilaren 23an. Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalariak gidatuko du, 18:00etik aurrera. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta gonbitak eskuragai daude kultur etxean.

Otsailean eta martxoan ere saio bana eskainiko du Mendozak, guztiak astelehenetan. Gonbidatuta zaudete.