Ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da asteartean

Udalak eta herriko bi ikastetxeek bultzatzen duten ‘Gu ere bertsotan’ programaren barruan, haurren bertso saioa izango da datorren maiatzaren 12an, 17:30ean hasita, Ikastolako areto nagusian.

Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek parte hartuko dute saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena.

Saioak ordubete inguruko iraupena izango du eta irekia da bertaratu nahi duen edozeinentzat.