Ipuin-kontalariaren hileroko saioek martxan jarraitzen dute. Otsaileko zita datorren astelehenean izango da, hilaren 20an. Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalariak gidatuko du, 18:00etik aurrera.
3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta gonbitak eskuragai daude kultur etxean.