15Q kromosomako alterazio batek eragindako gaitza duten 60 haur daude gaur egun Espainian. Gaixotasun arraro horren aldeko lasterketa solidarioa antolatu du poliziak aurten lehen aldiz: 15Q Erronka du izena, eta 7.000 kilometro egingo dituzte guztira korrika. Martxoaren 4an abiatu ziren, eta hilaren 16an, ostegunarekin, Oriotik pasatuko dira korrikalariak.
Lasterketa erreleboka egingo dute, eta Oriotik pasatuko den taldean Ertzaintzako eta udaltzaingoko kideak izango dira. 13:15 aldera iritsiko dira Donostiatik, eta N-634 errepidetik igaroko dute zubia, Zarautz aldera.
Baliteke 13:00-13:30 tartean trafikoan eragina izatea. Barkatu eragozpenak.