Herriko txarangaren lehen entsegua apirilaren 21ean izango da

 

Azken asteetan, herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen txaranga sortzen laguntzeko urratsak egin ditu Udalak. Hainbat herritarrek ekimenarekiko interesa azaldu dute, eta lehen entsegua apirilaren 21ean egingo da, ostiralarekin, KTA tailerrean.

Deialdia irekia da eta ongi etorriak izango dira musikari gazteak zein helduak. Musikaz gozatu eta txarangako kide izan nahi baduzu, animatu!

Entseguan lau kanta hauek joko dira:

  • Ortzadarra
  • Gure Kaiola
  • Kabila
  • Polvo y paja

Partiturak HEMEN daude eskuragai. Laurak dira txarangarako doinu ezagunak, ia talde guztien errepertorioan daudenak. Eta entsegura nork bere instrumentua eraman behar du.

Hitzordua 19:30ean izango da, KTA eraikineko lehen solairuan. Musikaz beste modu batera gozatzeko aukera polita izango da.