Aritz Pardina oriotarrak bere estreinako liburua kaleratu du: Ibai ahoak. Aforismoekin osatutako saiakera-lana da, eta apirilaren 28an, ostiralarekin, Salatxo aretoan aurkeztuko du, 19:30ean. Ekitaldi irekia izango da.
Pardinak Filosofia ikasketak egin zituen, eta garai hartan bildutako testu-puskekin osatu du Ibai ahoak. Lau ataletan egituratu du liburua, eta hizkuntza (Lengoaiaren gazi-gozoak), denbora (Denbora sortzen ikasteko), ezagutza (Ibai ahoak) eta filosofiaren historia (Aforismoak arrazionalismoari) hartu ditu hizpide.
Aforismo gehientsuenak lerro bat-bitan sintetizatu ditu, baina badira hamar lerrotik gorakoak ere. Saiakera gisa aurkeztu du lana, eta generoari buruzko gogoeta bat ere erantsi dio.