Udako denboraldiarekin batera, Orio Kanpinean lan-karga nabarmen handitzen da. Horregatik, Orioko Udalak zazpi lanposturen deialdia egin du, hilabete horietan kanpineko plantilla indartzeko. Deialdiak zabalik daude Lanbideren bidez, eta izen-ematea ere hortik egin behar da.
Hauek dira eskaintza bakoitzaren kodeak, Lanbideren plataforman errazago bilatu ahal izateko:
- Kanpineko Garbitzaile (4 lanpostu): 162023004318
- Kanpineko Eginkizun askotako langile-guarda: 12023004365
- Kanpineko harreragile (2 lanpostu): 162023004361