Azken asteetan, herriko festak eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen txaranga sortzen laguntzeko urratsak egin ditu Udalak. Apirilaren 21ean egin zen lehen entsegua, eta gaur, maiatzak 5, egingo da bigarrena, KTA eraikinean 19:30ean.
Deialdia irekia da eta ongi etorriak izango dira musikari gazteak zein helduak. Musikaz gozatu eta txarangako kide izan nahi baduzu, animatu! Partiturak aurreko entseguko berberak izango dira, hemen eskuragarri.
Hau izango da Udalak deituta egingo den azken entsegua, eta hemendik aurrera, proiektuan parte hartzeko interesa duten musikarien esku geratuko da.