Orioko Udalak hiru eguneko dolua ezarri du herrian. Horren ondorioz, Udalak bertan behera utziko ditu ekitaldiak, eta udal-zerbitzu guztiak itxita egongo dira, hala nola, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia, turismo-bulegoa, ludoteka, gaztelekua eta turismo bulegoa.
Era berean, udaletxean zerbitzu minimoak ezarriko ditu herritarren oinarrizko eta presazko beharrei erantzuteko.