Ekainaren 8an hitzaldia izango da boluntariotzari buruz, eta ekainaren 9an, janari-bilketa

 

Boluntario gisa aritu diren Orioko eta inguruko herrietako hainbat lagunek boluntariotzari lotutako bi jarduera antolatuko dituzte ekainaren 8an eta 9an, osteguna eta ostirala. 

Hitzaldi irekia

Ekainaren 8an hitzaldia izango da, 19:00etan kultur etxean, boluntario-lanak nolakoak diren azaltzeko. Hamar hizlari izango dira guztira, sei elkarte edo proiektutan dabiltzanak eta, txandaka, egiten duten lana azalduko dute.

Hauek izango dira hizlariak:

  • Joxe Mari Lizaso eta Izaskun Maiz (Caritas)
  • Ana Belen Juaristi (Orizarautz)
  • Lamat Ali, Rafaa Ali eta Fatimetou Ahmed (Sahara)
  • Nerea Lopetegi (Afrikan Kooperatzen)
  • Ainara Zamakola (Giving Smiles proiektua)
  • Amagoia Iribar eta Ane Garcia (Mukwano Lagun)

Janari-bilketa

Ekainaren 9an, aldiz, beharrean dauden familientzako janaria biltzeko gune bat jarriko du Orioko Caritasek Herriko Plazan, 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, esnea eta olioa dira gehien behar diren elikagaiak, eta ondoren, arroza, lentejak, arrainkontserbak eta txokolatea.