Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko hautagaien behin betiko zerrenda kaleratu du Udalak

 

Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua bukatzear du Orioko Udalak. Maiatzean kaleratu zuen deialdia Lanbideren bidez, eta guztira 98 curriculum jaso ziren; horietatik 35ek lortu zuten gutxieneko puntuazioa (5 puntu), eta 14k egiaztatu zuten euskarazko derrigorrezko profila (C2). Ondoren, Udalak ekainaren 2an argitaratu zuen hautagaien behin-behineko zerrenda.

Ekainaren 7an, asteazkenarekin, bukatu zen alegazioak aurkezteko hiru laneguneko epea, eta epaimahaia ekainaren 8an bildu da, aurkeztu diren erreklamazioak aztertzeko. Guztira, lau hautagaik aurkeztu dituzte alegazioak, eta epaimahaiak horiek banan-banan aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda proposatu dio alkateari, hauxe.

Hurrenkera jarraituta, lehen postuan geratu den hautagaiarekin harremanetan jarriko da orain Udala, lehenbailehen lanean hasi dadin.