Urtero bezala, Orioko Udalak txu-txu trenaren zerbitzua eskainiko du udan, uztailaren 3tik irailaren 10era. Aurten, ordea, aldaketa nabarmenak izango ditu zerbitzuak: kanpoko enpresa batek emango du, eta beste tren bat erabiliko da, ez orain artekoa. Horrez gain, txartelak turismo-bulegoan eta kanpinean erosi beharko dira, eta ibilbidea Anibarko Porturaino luzatuko da.
Orioko Udalak urte hasieran kaleratu zuen txu-txu trenaren zerbitzua adjudikatzeko lizitazioa, eta Prodille Espectacles SL enpresari adjudikatu zaio zerbitzua. Hortaz, enpresa hori arduratuko da txu-txu trena jartzeaz eta gidariak kontratatzeaz.
Trenaren ordutegia
Txu-txu trenak egunero lotuko ditu hondartza, herrigunea eta eta Anibarko Portua, 11:30-14:00 eta 16:05-20:30 artean.
Ibilbidea eta geldialdiak
- Ikastolatik irtengo da
- Bikamiotako biribilgunean, geldialdia
- Hondartzan, geldialdia
- Bikamiotako biribilgunean, geldialdia
- Ikastolan, geldialdia
- Anibarko Portuan, geldialdia (autobus geltokian, ez da auzora sartuko)
- Txankako errotondan bira, eta Ikastolara buelta
Txartelak
- Prezioa
Txartelek iazko prezio bera izango dute: 1,50 euro joan-etorriko bidaiak, eta sei euro 10 joan-etorriko bonuak.
- Non erosi
Gidariak ez ditu txartelak salduko, eta turismo-bulegoan edo kanpinean erosi beharko dira, ordutegi hauetan:
Turismo-bulegoa: Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta igandeetan, 10:00-14:00.
Kanpina: Egunero, 08:00-22:00.