Moilako errepidea itxita egongo da festetan, segurtasunagatik

 

Moilan oinezkoentzako pasarela jartzeko lanak hasi zituen Udalak ekainaren 5ean, eta azken hiru asteetan, errepidea erabat itxita egon da, egin beharreko obraren konplexutasunagatik. Lehen zati hori bukatuta dago, baina San Pedro festak gaur hasiko direnez, Udalak erabaki du igandeko 08:30ak arte errepidea itxita mantentzea, segurtasunagatik.

Salbuespena egingo da hornitzaileen ibilgailuekin eta, haientzako soilik, erraietako bat zabalduko da festa-egunetan, ekainaren 29tik uztailaren 1era, 8:30etik 12:00ak arte. Gainera, Txistulari kalearen sarreran jarritako galiboa erretiratu egingo du gaur Udalak.

Astelehenean, hainbat orduz itxita

Uztailaren 3an, astelehenarekin, Frantziako Tourra pasatuko da herritik eta, horregatik, herriko sarrera-irteera guztiak itxita egongo dira 12:00etatik 17:00etara. Egoera baliatuta, Ur Kontsortzioak moilako errepidean konponketa bat egiteko aprobetxatuko du, eta beraz, astelehenean ere, ordu-tarte horretan, moila itxita egongo da ibilgailuentzat.

Honenbestez, uztailaren 3ko arratsaldean itzuliko da erabateko normaltasunera moilako errepidea eta bi noranzkoetan zabalduko da, 18:00etatik aurrera.

Barkatu eragozpenak.