Zinea kalean egitasmoaren barruan, hiru film eskainiko dira hondartzan uztail eta abuztuan. Lehen saioa larunbat honetan izango da, uztailak 22, eta Lara Izagirre zinemagile bizkaitarrak 2020an aurkeztu zuen Nora filma proiektatuko da jatorrizko hizkuntzan, alegia, euskaraz.
Ane Pikaza aktoreak antzeztutako Nora protagonistak 30 urte ditu, aitona Nicolasekin bizi da eta bere bizitza ez da aurreikusi bezalakoa. Lan txikiak egiten ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaian abiatuko da, aitonaren errautsak amonarenen albora eramateko, Ziburura.
Emanaldia 22:00etan hasiko da, hondartza ondoko belardian. Jarraian filmaren aurrerapena: