Aurten Santiago eguna asteartearekin tokatzen dela-eta, udal-langileek zubia egingo dute bezperan, uztailaren 24an. Hori dela eta, egun horretan gutxieneko zerbitzuak baizik ez ditu emango Udalak; alegia:
- Udal-erregistroari lotutako eskaerak bideratuko dira (SIR bidezko erregistrorik, ordea, ezin izango da egin).
- Errolda-ziurtagirien gaineko tramiteak.
- Bulego teknikoan langile bat egongo da, kontu urgenteak bideratzeko.
- Udal-liburutegia irekita egongo da.
- Udaltzainek normal egingo dute lan.
Barkatu eragozpenak.