Danbolin Musika eta Dantza Eskolak irailaren 1ean zabalduko du hirugarren matrikulazio-epea

2023-2024 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia ostiralean zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Irailaren 1etik 7ra izango da, ostiraletik datorren asteko ostegunera, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 11n, astelehenarekin, hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:

  1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)
  • Musika eta mugimendua.
  1. eta 3. maila (7 urtetik aurrera)
  • Musika mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Aipatutako instrumentuak ikasteko plaza libreak izango dira.

Informazio gehiago

Musika eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.

Matrikulazioa 

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko bideak, irailaren 1etik aurrera:

  • Iturbide kalea, 18. 
  • 943 833 727 
  • danbolinme@gmail.com