San Martin ermitako bidea itxita egongo da irailaren 4an eta 5ean

 

Maiatzean hasi zituen Udalak San Martin ermitarako bidea egokitzeko obrak, eta lehen fase honetan, kanalizazio-lanak egin dira Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatian. Fase honetako lanak bukatzeko, errepidea asfaltatuko dute irailaren 4an eta 5ean, gaur eta bihar, eta horregatik, autoentzako pasabidea erabat itxiko da.

Bertako bizilagunek aukera izango dute bidea erabiltzeko, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eskatzen die Udalak; eta ahal dela, lanorduetan ez pasatzeko. Barkatu eragozpenak.

Irailaren 6tik aurrera, falta diren lanekin jarraituko dute: hesiak jarri, errepideko seinaleak margotu… Horregatik, bideak hainbat egunez jarraituko du itxita, eta bertako bizilagunek soilik erabili ahal izango dute, egun hauetan bezala.