Uztailaren 3an jarri zen martxan txu-txu trenaren udako zerbitzua, eta igande honetan, irailak 10, izango da azken eguna. Aurten zerbitzua azpikontratatzea erabaki du Udalak, eta horrek hainbat aldaketa ekarri ditu. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei probakoa izan den uda honetan izan duten pazientzia eta jarreragatik.
Udan zehar zenbait eskaera jaso ditu Udalak, eta zerbitzua hobetzeko neurri batzuk hartu ditu. Datorren astetik aurrera, bestalde, erabilera-datuak jasotzen dituenean eta zerbitzua eskaini duen enpresarekin balorazioa egin ondoren, ekarpenak egiteko epea zabalduko die herritarrei.