Marokoko lurrikaran kaltetutakoen aldeko materiala bilduko du Orioko Meskitak

 

Irailaren 8ko lurrikarak hondamendi handia eragin du Marokon, eta kaltetutakoei laguntzeko materiala biltzeko ekimena abiatu du Orioko Meskitak, Udalak babestuta. Irailaren 14tik 21era, astebetez, egingo dute bilketa meskitan bertan, eta hau izango da ordutegia: 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Hauek dira gehien behar diren materialak: neguko arropa, oinetakoak, kanpin-dendak, lotarako zakuak, mantak, material higienikoa, linternak, pilak, material medikoa, esne-hautsa, biberoiak eta ura.

Horrez gain, ekarpen ekonomikoa egin nahi duten herritarrentzako, kontu korronte bat zabaldu dute:

ES31 2095 5069 0091 2291 3293

Bilketa nagusia meskitan egingo da, goian adierazitako orduetan; baina bi ikastetxeek ere bat egin dute ekimenarekin eta, beraz, Zaragueta eskolako eta ikastolako haur eta gurasoek nork bere ikastetxera ere eraman dezake materiala.

Bilketaren arduradunek laguntza emateko deia egin diete oriotarrei.