Herrio natur taldeak haziak banatuko ditu azaroaren 11n, larunbatarekin

 

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu azaroaren 11n, larunbatarekin. Mahaia Herriko Plazan jarriko dute, 11:00etan, eta bertan izango dira 13:30ak arte.

Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garrantziaz. Banaketaren helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landatzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira Herriokoek banatuko dituztenak: lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra…