Aurten ekainaren 24an egingo da, ostiralarekin, 19:30ean hasita.
Hiru kategoria izango dira: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Gaztetxoak 19:30ean hasiko dira; gazteak, 19:50ean; eta helduak, 20:20an.
Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak dira; gazteak, DBHkoak; eta helduak, berriz, 1999an edo lehenago jaiotakoak.
Proba herri barruan jokatuko da eta Ikastolan hasi eta bukatuko da.
IZEN-EMATEA
Izena emateko, Orioko Herri Ikastolara edota Karela kiroldegira jo behar da. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da.
DISTANTZIAK
Gaztetxoak
- 100 metro igeri
- 2 kilometro bizikletan
- 800 metro korrika
Gazteak
- 200 metro igeri
- 3 kilometro bizikletan
- 1000 metro korrika
Helduak
- 300 metro igeri
- 6 kilometro bizikletan
- 1800 metro korrika
SARIAK
Sariak izango dira maila bakoitzeko irabazleentzat eta, horrez gain, beste sari batzuk zozkatuko dira parte-hartzaile guztien artean
OHARRA
Kaskoa derrigorrezkoa da