Gaur piztuko dira Gabonetako argiak

 

Azken asteetan udallangileak herrigunea apainduko duten Gabonetako argiak instalatzen izan dira, eta gaur, ostiral iluntzean, ia denak piztuko dira. Aurreko urteetako ereduari jarraituta, herriaren izaerarekin lotutako argi eta apaingarriak dira gehienak. 

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean egin du Udalak argien lanketa. Iaz Aritzaga kalean instalatutako balea itxurako argiak erosi zituen elkarteak, eta aurten, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren laguntzarekin, beste argi batzuk eskuratu ditu. Argi horiek ikusi ahalko dira gaur iluntzean ere, baina merkatarien elkartearen Gabonetako kanpainan emango dute horren berri. 

Iaz jarri ziren argiez aparte, herriko hainbat gune indartu dira aurten. Esate baterako, Abaromendi eta autopista azpiko errotonda. Herriko Plazan ere apaingarri gehiago jarri dira, Gabonetako zuhaitz itxurakoak. 

Hortaz, gaur iluntzean Eusko Gudarien kalea, Herriko Plaza, Kale Nagusia, Anibarko Portua, eliza, Mutiozabal, tren geltoki azpiko errotonda, Bikamiotako errotonda eta Aritzaga kaleko argiak piztuko dira.