Antilla hondartzako tabernen egokitzapen-lanak azken fasean sartu dira

 

Orioko Udala egokitzapenak egiten ari da Antilla hondartzan kontzesioan emanak dituen ostalaritzako hiru eraikinetan. Uda aurretik teilatuak berritu zituen eta plaka fotovoltaikoak jarri eta, horiei esker, isolamendu termikoa hobetu da eta energia aurreztu. Orain, aldiz, sotoetako hezetasunak konpontzen ari dira, eta komunak egokitzen irisgarritasuna bermatzeko.

Horrekin batera, langileentzako aldagelak ere egokitu dituzte, erosoagoak izan daitezen.

Urbycolan enpresa ari da lanok egiten, eta lau hileko iraupena izango dute, udaberrira arte. Guztira 306.662,99 euroko kostua dute, BEZ barne.