Kultur dinamika bizia du Oriok, baina Udalak, hala ere, premiazkoa ikusten du herriko kulturaren egoera orokorraren azterketa egitea: kultur politiken egokitasuna, kultur eragileen osasuna eta harremanak, kultura azpiegiturak, kulturaren zehar-lerroak… 2024an zehar egingo du azterketa hori.
Horretarako, otsailetik aurrera, eragileen eta herritarren arteko parte-hartze prozesua bideratuko du eta ondorioak Plan Estrategikoan bildu. Udalak aholkularitza-enpresa baten laguntzarekin bideratuko du plan estrategiko hori; kontratu txiki baten bitartez burutuko da lana, kultura saileko lankideekin elkarlanean.
Orioko Kulturaren Plan Estrategikoaren proposamena landu eta aurkeztu nahi duten enpresek kultura@orio.eus helbidera idatzita eskatu dezakete deialdiaren oinarrizko txostena. Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 10a izango da.