Olatz Zugastik kontzertua emango du Orion urtarrilaren 28an

Orion bizi den Olatz Zugasti abeslari eta arpa jotzaile hernaniarrak emanaldia eskainiko du urtarrilaren 28an, igandearekin, kiroldegian. Hitzño bat erran eta, banua berhala disko berriko kantak izango dira entzungai, eta sarrerak eskuragai daude kultur etxean, Kutixi okindegian eta online. Gabonetako opari ederra!

Zugastik apirilean argitaratu zuen Hitzño bat… diskoa, bere ibilbideko zazpigarrena. Hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuekin osatu du musika, eta gizartearen itzaletatik haratago begiratzen ahalegindu da hitzetan. Eszenatoki gainean, alboan izango ditu Ander Ederra, Amaiur Cajaraville, Ander Zulaika eta Gratxina Lertxundi taldekide eta lagunak.