Ibilgailua Orion erroldatuta ez daukaten herritarrek dagoeneko eskatu dezakete aurtengo Aparkatzeko Udal Txartela

Dagoeneko irekita dago epea, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen aparkatzeko txartelak eskatzeko. Txartelak 2024. urte osorako balio du eta, eskuratzeko, 85 euro ordaindu behar dira.

Aparkatzeko Udal Txartela egoera hauetan dauden herritarrek eskatu ahal izango dute:

  • Autoa alokatuta dutenak
  • Enpresako ibilgailua erabiltzen dutenak
  • Orion lan egiten dutenak
  • Orion bigarren etxebizitza dutenak
  • Aian erroldatutakoak
  • Salbuespen-egoera zehatz batzuetan daudenak

Txartela eskatzeko epea: Urtarrilaren 2tik aurrera.

Txartelaren iraupena: 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Prezioa: 85€

Non eskatu txartela: Udaletxean, beheko pisuko bulegoan.

Ibilgailua Orion erroldatuta dutenek etxean jasoko dute txartela

Ibilgailua Orion erroldatuta daukaten herritarrek, berriz, etxean jasoko dute aurtengo Aparkatzeko Udal Txartela udaberri aldean, aurreko urteetan bezala. Txartel berria jaso bitartean, indarrean segituko du iazko txartelak.