Martxoaren 19tik 20rako gauean pasatuko da 23. Korrika Oriotik

 

Joan zen astean eman zuten aditzera 23. Korrikaren ibilbidea. Martxoaren 14an, ostegunarekin, abiatuko da Irundik, eta 10 egun geroago, hilaren 24an, helduko da lekukoa Baionara. Oriotik martxoaren 19tik 20rako gauean pasatuko da, Usurbildik Zarautzerako bidean.

Oriotarrok, hain zuzen, martxoaren 19ko 23:57 aldera hartuko dugu lekukoa Aginagako Mapillen, Korrikaren 1374. kilometroan, eta beste bederatzi egingo ditu herrian, Zudugarai gainean zarauztarren eskuetara iritsi arte. Herritik, beraz, 00:20 aldera igaroko dela aurreikusten da.

Korrika batzordea buru-belarri ari da lanean asteotan, eta laster iragarriko du Korrika Kulturalaren programa ere.