Aurtengoa lehiaketaren 37. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 22an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.
Maila hauetako haur eta gaztetxoek har dezakete parte: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. (IRUDIA: iazko sarituen lanak biltzen dituen liburuaren azala).
LITERATUR LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
1.- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.
2.- Gaia librea da.
3.- Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.
4.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
5.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
6.- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira:
- Ipuina
- Olerkia edo bertsoa
7.- Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.
8.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
9.- Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
10.- Adierazi beharreko datuak:
- Izen-deiturak
- Adina
- Ikastetxea eta ikasketa maila
11.- Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
12.- Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
13.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2024ko martxoaren 22a baino lehen.
14.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
15.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.
MARRAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK
Urtero bezala, marrazki-lehiaketa ere egingo da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean.
Marrazki-lehiaketaren oinarriak hauek dira:
1.- Gaia librea da.
2.- Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.
3.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.
4.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko guztiak.
5.- Parte-hartzaileak oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.
6.- Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.
7.- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.
8.- Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak…
9.- Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.
10.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2024ko martxoaren 22a baino lehen.
11.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.
12.- Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.
13.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.