Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, lehen sorospenen inguruko hitzaldia emango du Gille Dublang erizainak urtarrilaren 30ean, asteartearekin, 17:00etatik 19:00etara. Emeki Osasuna eta Zaintza elkartearen bidez antolatu dute saioa, Udalaren laguntzarekin, eta gurasoei informazio erabilgarria ematea da helburua.
Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako aurtengo hitzaldi-zikloko lehen saioa izango da. Iaz hiru jarduera egin ziren, hiru gai hauei buruzkoak: hizkuntza-garapena, gatazkak eta loa.
Hitzaldia irekia da, Haurreskolan bertan emango da eta gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete.