Gazan gertatzen ari den sarraskiaren aurrean, palestinarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du herritar talde batek ostiral honetarako, otsailak 2. 19:30ean izango da, Herriko Plazan, eta hamabost minutuko iraupena izango du. Udalak bat egin du deialdiarekin.
Elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitzeaz gain, herritar-talde horrek saio informatibo bat antolatu nahi du Palestinan gertatzen ari dena ulertzen laguntzeko. Herritar guztiei zuzendutako saio irekia izango da, eta horren nondik norakoak aztertuko dituzte ostiraleko topaketan.