Sahararen aldeko janari-bilketa izango da otsailaren 3an Herriko Plazan 

 

Urtero egiten den moduan, Sahararen aldeko euskal karabana abian jarri da, Piztu itxaropena lelopean, milaka errefuxiaturi laguntza emateko. Horri lotuta, janari-bilketa egiten ari dira Orion aste osoan: ikastetxeetan lehenik, eta larunbatean, otsailak 3, Herriko Plazan.

Bilketa goizez egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Egunerokoan oso beharrezkoak diren produktuak bilduko dituzte: arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze-latak, sardinak, azukrea, medikamentuak eta konpresak. 

Karabana hau oso garrantzitsua da baldintza eskasetan bizi diren errefuxiatuentzat, eta laguntza emateko modu bat da otsailaren 3an Herriko Plazara joatea eta bakoitzak ahal duen moduan bere hartxintxarra jartzea. Jasotako guztia Tindufeko kanpamentuetara bidaliko da eta errefuxiatuen artean banatuko da.